Familiako ostalaritza tradizioari jarraituz, Alaskak berriz ere ireki ditu ateak; lau logela eroso, egongela zabal bat eta sukalde txukuna eskainiz.

Dekorazioak naturaren balio anitza ekartzen du gogora, horrekin espazioak zainduko ditugu eta Lurreko eta Zeruko mirariak eta misterioak bergogoratzera gonbidatuko zaitugu.

Gonbidatuak lasai eta seguru egon daitezen, okupazioa %33 murriztu dugu eta desinfekzio protokoloa handitu dugu.

  • Zure logela eta bainugela desinfektatuta eta ozonizatuta egongo dira
  • Elkarrekin (zuek eta guk) aukeratuko dugu egongela barruan izango duzun espazio probatua eta sukaldeko ordutegia
  • Logeletan sartu aurretiko sarbidean utziko ditugu oinetakoak. Etxean, bertako zapatila desinfektatuak izango dituzu eskuragarri
  • Azalera guztia etengabeko desinfekzioa jasotzen ari da, eskuak eta eskularruak xaboiarekin garbitzen ditugu une oro eta musukoak eta arropa egunero garbitzen ditugu

Hemen aurkituko duzu elkarbizitzaz gozatzeko jarraitzen dugun eskuliburua.

Alaska Etxea, sagako hirugarrena

1953. urtean ikusi zuen argia lehenengo Alaskak. Gure amak eta bere ahizpek zuzentzen zuten, eta berehala garaiko bidaiari eta turistentzat ezinbesteko leku bilakatu zen, baita herriko biztanleentzat ere, edota negozio pertsonentzat, ongi bazkaltzeko, kopa bat hartzeko edo solasaldietarako leku bat bilatzen zutenak.

Apopiloen etengabeko mugimendua ikusita, urte batzuk geroago Alaska hotelaren eraikuntza hasi zen, 1963an izan zen inaugurazioa eta ehun pertsona baino gehiagorako lekua eskaintzen zuen.

Ingurugiroa ametsezkoa zen, haritz amerikarrez jositako basoa, karramarroz eta arrainez beteriko erreka, eta belardi handi bat, basetxe, kolunpio eta klororik gabeko piszina batekin.

Hotel barruan ere espazio andana zegoen, makinen gelatik hasita ganbara arte. Korridore luzeak albo bakoitzean logelak zituztenak, egongela handiak, tximini paregabea, eta sukalde atsegin eta goxoa, guztia zerbitzu bikain batekin borobildua. Horrek guztiak Alaska hotela leku enblematiko bat bihurtu zuen.

A1 autobidearen etorrerarekin, 80ko hamarkadan, errepide zaharretik gero eta jende gutxiago igarotzen zen eta lanez eta gogoz beteriko bi hamarkada atzean utzita, Alaskak ateak itxi zituen.

Belaunaldi berriak lekukoa hartu du orain, eta lehenengo hostala egon zen leku berean, sagako hirugarrena jaio da, apopilo-etxe formatuan.